Zer da energia?


Energia lana egiteko materiaren ahalmena da, beroa sortu, argia egin eta mugimendua eragitea ahalbidetzen duena.
Kontzeptu zientifiko bat da “aldakuntzak eragiteko ahalmenarekin” lotuta dagoena. Hala ere hitz bera zientziaren testuingurutik at ere maiz erabilia da. Zientzia arloan erabilpen zehatza eta esanahi doia ditu baina esparru ez-zientifikoetan askotan ez da zehetasun bera aurkitzen.
Zientziari dagokionez izari abstraktua da, sistema itxi baten estatu dinamikoarekin lotuta dagoena eta denboran zehar aldaezin agertzen dena. Esate-baterako zera esan daiteke: energia zinetikorikgabeko sistemak geldi daude. Sistema bat hasierako egoera batetik geroko egoera batera eramateko behar den lana, magnitudeari dagokionez, sistema horrek izan duen energiaren aldakuntzaren parekoa da.